Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarriko dute martxan
2020/03/30
15:44
eta kitto!
Errenta aitorpena egiteko aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu dira koronabirusaren aurrean ezarri den alarma egoeraren ondorioz. Hala ere, UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarriko dute martxan aurten ere, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. “Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik”, UEMAren berbetan. Iaz, adibidez, Eibarren 14.234 errenta aitorpen egin ziren guztira, 1.402 izan ziren euskaraz (12.832 ez euskaraz).
Gipuzkoako Ogasunak gaur eman ditu jakitera egin dituen autolikidazio proposamenak eta apirilaren 6tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua eskuratzea, bestetik, zehaztu gabe dago oraindik alarma egoeraren ondorioz.