Errepublika aldarrikatzen lehenak izan ziren hiru herrietako alkateak Eibarren bilduko dira bihar
2018/04/12
15:24
eta kitto!
Errepublika aldarrikatu zeneko 87. urtemugaren bezperarako ekitaldi instituzionala antolatu dute eta, horren harira, bihar Eibarko udaletxean elkartuko dira 1931n Espainian II. Errepublika aldarrikatzen lehenak izan ziren hiru udalerrietako alkateak: Eibar izan zen lehena, Sahagun (Leon) bigarrena eta Jaka (Huesca) hirugarrena. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Eibarko udaletxearen ate nagusian: Sahaguneko alkate Lisandro García de la Viuda eta Jakako alkate Juan Manuel Ramón, Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin elkartu eta, udaletxean bisita egin eta gero, Armagintzaren Museora joango dira.
Eibar
Sahagun
Jaka
Eibar
Sahagun
Jaka