Erretzeari lagatzeko terapia eskainiko du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak

Erretzeari lagatzeko terapia eskainiko du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak
2023/08/29 10:40
eta kitto!
Ikasturte berriarekin hasiko dira Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko prebentzio arloak antolatzen dituen erretzeari lagatzeko terapiak. Saioak tabakoa erretzeari uzten esperientzia duen elkarteko psikologo batek emango ditu, eta, adierazi dutenez, “aurrez aurreko eta Internet bidezko saioak izango dira. Izena emateko epea irailaren 10era arte egongo da zabalik".

Eibarren irailaren 21ean hasiko da ekimena, ostegunetan (11:00etatik 12:00etara).  Informazioa edo izena eman nahi dutenek 943 45 77 22 telefonora deitu dezakete.