Errigoraren bi saski zozketatuko ditu ...eta kitto!-k
Aurreko eguenean, urriaren 23an, abiatu zen Errigoraren udazkeneko kanpaina Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka lelopean. Kanpainak irauten duen bitartean (azaroaren 13an amaituko da) 2 saski zozketatuko ditu ...eta kitto!-k bere jarraitzaileen artean. Parte-hartzea oso erraza da: bete FORMULARIOA eta zuzenenan zozketan sartuko zara. Ez galdu aukera!
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes duen ekimen herritarra da Errigora, eta eguneroko kontsumo ohituretan eta Nafarroan euskara ofiziala ez den zonaldean eragiteko sortu zuten. Eremu horretakoak diren elikagaiak saltzen ditu Euskal Herri osora Errigorak, boluntario sare bati esker. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskatu ahal izango dira kanpaina horren baitan Internetez (errigora.eus), eta boluntario sare horri esker, geure herrian jaso ahal izango ditugu gero. Saskiak erosiz, euskara ofiziala ez den zonaldeko euskalgintzari egingo diogu ekarpena, saski bakoitzaren balioaren %25 euskalgintzara bideratuko dutelako.