Errigoraren kontserbak eskatzeko epea maiatzaren 24an itxiko da
2016/05/19
12:08
eta kitto!
Maiatzaren 24ra arte iraungo du Errigoraren kontserben kanpainak. Eskaerak internet bitartez (errigora.eus helbidean) egin daitezke edo, nahiago izanez gero, Eibarren egiteko aukera ere badago (AEK-n, LAB-en egoitzan, Depor eta Beleko tabernetan, Untzagako jubilatu etxean eta hainbat eskolatan), baita eibar@errigora.eus helbidera idatzita ere. Eskatutako kontserbak ekainaren 8an banatuko dituzte, 17:00etatik 20:00etara, Untzagako jubilatu etxean.