Errotuluak euskaraz edo elebietan jartzeko dirulaguntzak eskatzeko epea amaitzear dago
2022/10/21
13:18
eta kitto!
Azaroaren 11ra bitartean aurkeztu ahal izango dira lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskaerak. Dirulaguntzak herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo elebietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira eta diruz lagunduko den gastua, berriz, 2021eko azaroaren 13tik 2022ko azaroaren 11ra bitartean egindakoa izan behar da. Eskaerak elektronikoki egin daitezke, www.eibar.eus udal webgunearen bitartez eta argibide guztiak ere bertan kontsultatu ahal dira. Jarraian dauzkazue bete beharreko baldintzak eta laguntzen zenbatekoa.
Establezimenduaren baldintzak:
Irudi korporatiboa osatzen duten errotuluen, inskripzioen edo elementuen baldintzak:
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Eibarko Udalak honako dirulaguntzak emango ditu gehienez:
Establezimenduaren baldintzak:
- Dirulaguntzaren objektu den lokal komertziala, industriala edo elkartearen egoitza Eibarren kokatuta egon beharko da.
- Establezimenduaren kanpoaldean jarritako errotulu, elementu edo inskripzioen kasuan, udalaren lizentzia izan beharko da.
Irudi korporatiboa osatzen duten errotuluen, inskripzioen edo elementuen baldintzak:
- Testuak euskaraz edo ele bietan egon beharko dira zuzen eta egoki idatzita.
- Testuak ele bietan daudenean, euskararen presentzia, gutxienez, gaztelaniaren parekoa izango da dirulaguntza jaso ahal izateko.
- Gastu guztiak 2021eko azaroaren 13tik 2022ko azaroaren 11ra bitartean egin beharko dira (biak barne).
Dirulaguntzaren zenbatekoa
Eibarko Udalak honako dirulaguntzak emango ditu gehienez:
- Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren %40. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 300€koa izango da.
- Kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren %40. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 300€koa izango da.
- Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko egindako gastuaren % 20. Nolanahi ere, kontzeptu horrengatik emango den dirulaguntza gehienez 150€koa izango da