Eibar Rugby Taldeko gizonezkoen lehen taldeak Unben jokatuko du zapatuan, emakumezkoenak etzi A Coruñan

Eibar Rugby Taldeko gizonezkoen lehen taldeak Unben jokatuko du zapatuan, emakumezkoenak etzi A Coruñan
2023/10/20 10:16
eta kitto!
1.Mailako Euskadiko Liga Erregionalean jokatzen duen Eibar Rugbyko gizonezkoen talde nagusiak Getxo Etorkizuna hartuko du bihar arratsaldean Unben, 15:00etan hasiko den norgehiagokan. Eibartarrak azkenak dira sailkapenean, orain arte jokatutako bi partiduak errazegi galduta, eta lehenengoko puntuak eskuratzeko asmoz zelairatuko dira Unbeko zelaira.

Ohorezko Maila Nazionalean jokatzen duen Eibar Rugbyko emakumezkoen lehen taldeak, bestalde, FER Kopako bere multzoko lidergoaren borrokan jararitzen du eta, oraingoan, berarekin goren-gorenean berdinduta dagoen A Coruñako CRAT izango du aurkari. Talde biek orain arteko partiduak irabazi dituzte. Partidua domeka eguerdian jokatuko da, 12:00etatik aurrera.