Ertzaintza 26 urteko gizon bat ikertzen ari da adin txikiko emakume bati sexu-proposamenak egiteagatik

Ikertuak adingabe bezala jokatzen zuen biktimaren konfiantza bereganatzeko
Ertzaintza 26 urteko gizon bat ikertzen ari da adin txikiko emakume bati sexu-proposamenak egiteagatik
2024/09/10 17:48
eta kitto!

Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio 26 urteko gizon bati ustezko ‘grooming’ kasu batengatik, adingabe bati sexu-proposamenak egiteagatik. Poliziak Eibarko Ertzain-etxean jaso zuen salaketa eta Gipuzkoan egin du ikerketa.

Ertzaintzaren arabera, “aurretik, adingabearekin argazkiak eta bideoak partekatu zituen telefono mugikorraren bidez. Ikertuak, antza denez, adingabea izango balitz bezala jokatzen zuen, haren konfiantza bereganatzeko”.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, “gizona eta adingabea orain dela hilabete batzuk jarri ziren harremanetan sare sozialen bidez, eta gizonak adingabea izango balitz bezala jokatzen zuen. Biktimaren konfiantza bereganatu zuenean, gizonak argazkiak eta bideoak trukatzea eskatu zion, eta, azkenean, sexu-topaketa baterako aurrez aurre gelditzea proposatu zion, eta biktimak ezezkoa esan ziolako ez ziren elkartu”.