Ertzaintzak eta Udaltzaingoak patruilak indartuko dituzte asteburuan, ordena publikoa bermatzeko
2021/05/13
09:44
eta kitto!
Asteburuetan ordena publikoa bermatzeko Ertzaintzak eta Udaltzaingoak martxan ipiniko duten planaren berri eman die alkateak bozeramaileei. Aurreko asteburuan herriko hainbat tokitan gertatu ziren jende-pilaketak eta botiloiak ikusita, horrelakorik ez errepikatzeko neurriak hartuko dituzte eta, besteak beste, asteburuetan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak beraien patruilak indartuko dituzte, “jende-pilaketak gerta daitezkeen puntuetan, jendeari alkohola edatea eragozteko”. Bestalde, zapatu goizaldean herrian zehar 11 edukiontzi erre zituztela eta, Ertzaintzatik frogak jasotzen eta ikerketa egiten ari dira, edukiontziak nortzuk erre zituzten argitzeko asmoz. Alkateari jakinarazi diotenez, gertaerak talde antolatu batek prestatu eta egindakoak dira.
Aipatutakoez gain, Bozeramale Batzordeak adierazpen instituzionala egingo du, “herritarrei erantzukizunez jokatzea eskatzeko eta, alarma-egoera amaitu arren, indarrean dauden neurriak betetzearen garrantzia gogorarazteko”.