Eskola Maparen inguruko saio irekia egingo da gaur arratsaldean
2018/05/30
10:25
eta kitto!
Eskola Mapari buruzko foro irekia deitu du Eibarko EH Bildu Udal Taldeak gaurko, 19:00etan Kultun. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Legebiltzarrean egindako proposamenak azalduko ditu saioan. Ondoren, Gasteizko Ramon Bajo eskolako esperientziaren berri emango du bertako gurasoa eta EHUko irakaslea den Leire Diaz de Gereñuk. Eta, amaitzeko, Gorka Errasti EH Bilduko zinegotziak Eibarko Eskola Maparako proposamenak aurkeztuko ditu. Gaiaren inguruan interesa daukan edozeinek izango du parte hartzeko aukera eta jende guztia dago gonbidatuta.