Eskolan bazkaltzen duten 5 urteko haurrei zuzendutako "Jira bueltan" jolas tailerrak gaur hasiko dira
2021/02/15
05:58
eta kitto!
Gaur hasiko dira “Jira bueltan” jolas tailerrak Eibarko Haur Hezkuntzako zortzi ikastetxeetan, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta. Martxora bitartean egingo diren saioak eskolako jangelan bazkaltzen geratzen diren 5 urteko umeentzat eta beraien jantokiko hezitzaileentzat prestatu dituzte eta, bertan, Badihardugu elkartearen "Jira bueltan" bilduman jasotako kantak eta jolasak landuko dituzte Astixako begiraleek: "Don don kikilikon", "Zapiaren jolasa", "Potxoloka", "Punta ala buru", "Kukurruku", "Txingorrean" eta "Kiskilla-miskilla".
Guztira 200 umek hartuko dute parte, taldeka, 12:15etik 14:00etarako tartean, bazkaldu aurretik edo bazkalostean. 18 talde osatuko dituzte eta bakoitzak 45 minutuko bi saio izango ditu, jolasak ikasi eta praktikan jartzeko. Antolatzaileen berbetan, “tailer hauek helburu bikoitza dute. Alde batetik, ikastetxeetako gune informaletan (patioa, jangela…) ikasleen arteko euskararen erabilera sustatzea eta, bestetik, gure aurreko belaunaldiei jasotako kanta eta jolasak berreskuratu eta biziberritzea”. Helburu horiek Euskararen Plan Estrategikoan jasota daude.