Eskolarteko bakailao-txapelketa jokatuko da gaur Untzagan
2016/11/20
08:01
eta kitto!
Gaur, 11:00etatik aurrera Eskolarteko Bakailao Txapelketa jokatuko da Untzagan, Eibarko Bakillauaren Kofradixiak antolatuta. Asmoa gazteen artean zaletasuna piztea denez, oraingoan herriko ikasleek, 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek hartuko dute parte txapelketan, bakailaoa pil-pil erara prestatzen.
Bestalde, udalak San Andres jaien inguruan antolatzen duen XXIV. Bakailao Txapelketa azaroaren 27an izango da eta egun horretan ospatuko du Bakillauaren Kofradixiak XXIII. Batzar Nagusia. Batzarraren harira prestatu duten ekitaldian Carmen Agirre (Busca Isusi gastronomoaren alarguna), Jose Zugasti (eskultorea) eta Asier Serrano (idazlea) ohorezko kofrade izendatuko dituzte.