Eskolen arteko erronka antolatu dute Wellk-ek eta Udalak

Eskolen arteko erronka antolatu dute Wellk-ek eta Udalak
2023/10/31 17:03
eta kitto!
Antxitxika Eibar egitasmoaren edizio berria hasiko da barixakuan, hilaren 3an, eta abenduaren 1era arte egongo da martxan. Oraingoan, herriko eskoletako ikasleak izango dira parte-hartzaileak, eskolen arteko liga bat prestatu dutelarik Wellk aplikazioaren bitartez.

Aurreko edizioetako ildoari jarraituz, eskola bakoitzak ahalik eta kilometro gehien erregistratzea izango da helburua. Horrela, eskola bakoitzak bere taldea egingo du aplikazioan eta ikasleek ahalik eta kilometro gehien batu beharko dituzte poltsa komunera.

Ekintza 14 urtetik gora 700 ikasleri zuzendu diete eta, gero eta gela gehiagok parte hartu, ikastetxeek aukera gehiago izango dituzte irabazteko. Armeria Eskolak, Aldatze ikastetxeak, Azitain OLHUI-k eta La Sallek hartuko dute parte ekimenean.

Hemen aurkitu dezakezue informazio gehiago.