Eskoletan hasitako jaialdiek Errebal Plazan jarraituko dute arratsaldean, Lisker taldearen erromerian

Eskoletan hasitako jaialdiek Errebal Plazan jarraituko dute arratsaldean, Lisker taldearen erromerian
2023/02/16 eta kitto!
Gaur sartuko gara bete-betean Aratosteetan, Eguen Zuri ospatzeko prestatu dituzten jarduerekin. Urtero bezala, gaurko egunez herriko ikasleak izango dira protagonista, bazkalostetik aurrera hasiko diren kalejira, dantza eta bestelakoekin. Ikastetxeek herriaren erdialdean egingo dituzten kalejirak 15:15ean hasiko dira, baina trafikoa 14:00etarako moztuko da. 17:00etan, berriz, Jainaga eta Narbaizarekin kalejira abiatuko da Urkizutik, Untzagaraino. Eta ordu berean, baina Errebal Plazan, Lisker taldearen erromeria hasiko da. Eta, dantzaldia hastearekin batera, 19:00ak arte, umeendako tailerrak (maskarak eta makillajea) egingo dira Errebalen, Astixaren eskutik.

Horrez gain, Aratosteak ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu Amaña auzoan  “Amaña es la caña” elkarteak: 15:30ean Aratosteetako kalejira egingo dute auzoan, Amañako eskolarekin batera. Eta 18:00etatik aurrera Aratosteetako kontzentrazioa egingo da auzoan, txorizo pintxoak banatuko dituzte eta DJ baten emanaldia egongo da.