Eskozia La Brava lagunarteak giro paregabean ospatu zuen bere 25. urteurrena

Eguraldi eguzkitsu eta beroarekin, goizetik gauera arteko egitarauaz gozatu zuten lagunartekoko kideek eta kanpotik etorritako lagunek
Eskozia La Brava lagunarteak giro paregabean ospatu zuen bere 25. urteurrena
Argazkia: Eskozia La Brava
2026/07/13 12:37
Ekhi Belar Errasti

Egun paregabea pasa zuten larunbatean, uztailak 11, Eskozia La Brava lagunarteko kideek. Taldearen 25. urteurrena ospatu zuten eta ez ziren bakarrik egon, beste hainbat talderen lagunarteetako kideak lagun izan zituztelako ospakizunetan.

Goizetik gauera arteko egitaraua prestatu zuen Eskozia La Bravak eta denetarik egin zuten, musikarekin errematatuz. Orain, SD Eibar taldeak bezala, aurredenboraldia egin beharko du 2026/27 denboraldiari indartsu ekiteko.