Eskozia La Brava lagunarteko kideak Eskozian izan dira 25. urteurrena ospatzen
Aurten 25. urteurrena bete du Eskozia La Brava SD Eibar-en lagunarteak eta, ospakizunen artean, Eskoziara bidaia egin dute hainbat lagunek.
Guztira bost egunez izan dira bertan, eguaztenera arte, eta turismoa egiteko aprobetxatzeaz gain, futbolarekin zerikusia duten ekintzak ere egin dituzte, nola ez.
Azaldu digutenez, Glasgow inguruan izan dira eta, besteak beste, Celtic Park futbol zelaia bisitatu ahal izan dute, eta baita Edinburgo eta hango toki ezberdinak ere. Horrela, Eskoziarekin duten harremana estutzeko aprobetxatu dute.
Bertan izan zirenez, ezin izan zuten SD Eibar Oviedon animatu, baina Asturiasen ere eibarzale asko izan zen eta, galdu arren, ez zioten momentu batean ere animatzeari utzi. Hurrengo zita Ipuruan izango dute, bihar arratsaldean.