Eskozia la Bravakoek Peñen Txapelketa jokatuko dute Burgosen

Zortzi talde ibiliko dira lehian Peña La Kuadrillak antolatutako txapelketan
Eskozia la Bravakoek Peñen Txapelketa jokatuko dute Burgosen
2025/07/16 13:16
eta kitto!

Asteburu honetan Burgosen jokatuko den Estatuko Peñen arteko Txapelketan hartuko du parte SD Eibarko Eskozia la Bravak. Gaztelako hiriburu horretako Peña La Kuadrillak antolatutako torneoan zortzi talde izango dira lehian, dagoeneko 15 urtetik gorako ibilbidea egin duen txapelketaren helburuetan sakontzeko, hau da, familia giroan asteburu bikaina pasatu eta futbolak ematen duen onenaz gozatzen.