Eskubaloi Festa ospatuko da hilaren 17tik 19rako asteburuan

Herriko eskubaloiarekin zerikusia izan duten eibartarrak gonbidatu nahi dituzte familia-argazkia egitera
Eskubaloi Festa ospatuko da hilaren 17tik 19rako asteburuan
2024/05/06 17:38
eta kitto!

Eibar Eskubaloi Taldeak Eskubaloi Festa ospatuko du maiatzaren 17, 18 eta 19an, Untzagan eta, horretarako, hainbat ekintza prestatu dituzte.

Jaiari hasiera emateko, hilaren 17an, 19:00etan, txosna irekiera egingo dute. Hurrengo egunean, zapatuan, 11:00etan erropa salmenta egingo da, 13:30ean familia-argazkia eta arratsaldean, 19:00etan, La Otra Kalle taldeak kontzertua eskainiko du.

Familia-argazkirako herriko eskubaloiarekin zerikusia izan duten eibartarrak gonbidatu nahi dituzte (jokalariak eta jokalari ohiak, entrenatzaileak, familiarrak, zaleak...).

Festari amaiera emateko, domekan, 10:00etan, eskubaloi eskolakoek partiduak jokatuko dituzte, eta 11:00etan erropa salmenta egingo da berriz ere.