Eskubaloiko derbia izango da etzi Ipuruan Zilarrezko Mailako partiduan

Eskubaloiko derbia izango da etzi Ipuruan Zilarrezko Mailako partiduan
2024/01/18 13:59
eta kitto!
Emakumezkoen Zilarrezko Mailako hurrengo norgehiagokak Mek Eibar Eskubaloia eta Luko Ermuko Errotabarri taldeen indarrak neurtuko ditu zapatuan Ipurua kiroldegian, 18:30ean hasiko den partiduan. Eibartarrek erronka zaila izango dute, Errotabarrikoek une ezinhobean datozelako, sailkapeneko bigarren postuan kokatuta; baina, derbia izanda, gauzak parekatu daitezke. Mek Eibarrentzat gakoa Errotabarriren trantsizio azkarrei arreta berezia eskaintzea izan daiteke, erasoan baloi galerak saihesteaz gan. Defentsa-sendotasuna funtsezkoa izango da Errotabarriko lehen lerroaren bertikaltasunari 1x1 egoeretan eusteko. Estrategiak kontraerasoko aukerak aurkitzea eskatzen du, gol azkarrak sartzeko, eta, ondoren, joko-erritmo kontrolatua kudeatzea, amaierara arte aukerei eusteko. Norgehiagoka lehiakorra eta zirraragarria izango dela agindu dute Eibar Eskubaloikoek.