Eskuragai daude Madrid CFFren aurkako biharko partidurako sarrerak

Sarrerak Orsaixanen erosi ahalko dira, ohiko ordutegian, eta 14. leihatilan
Eskuragai daude Madrid CFFren aurkako biharko partidurako sarrerak
2025/02/07 09:47
eta kitto!

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak bihar, zapatua, jokatuko du hurrengo partidua Ipuruan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bertan Madrid CFF izango du aurkari, armaginen antzeko egoeran dagoena, sailkapenean justu atzetik, bi puntu gutxiagorekin.

Sarrerek, ohiko moduan, 10 euroko prezioa izango dute adinekoen kasuan eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Abonatuek sarrera barne dute abonuan emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen dituen partida guztietan.

Sarrerak Orsaixanen erosi ahalko dira, ohiko ordutegian, eta 14. leihatilan, emakumezkoen taldearen partiduetan egokitzen den gradara sartzeko erabiltzen den ate berean.