“Eskuz esku. LAB zabaltzen” sindikatuaren historia biltzen duen dokumentala emango dute gaur

Proiekzioa Portaleko areto nagusian izango da, 18:00etan, eta ondoren solasaldia egingo dute.
“Eskuz esku. LAB zabaltzen” sindikatuaren historia biltzen duen dokumentala emango dute gaur
2024/04/25 08:07
eta kitto!

Sindikatuaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan, Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia hartuko ditu Portaleko areto nagusiak, gaur arratsaldeko 18:00etan. Emanaldiaren ondoren, LABen ibilbidearen inguruko solasaldia egingo da. Apirileko lehen egunetan estreinatu zen sindikatuaren historia jasotzen duen dokumentala, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, eta orain Euskal Herriko eskualdeetan barrena ari dira lana aurkezten. Sarrera librea izango da.