Espainiako GPS Txapelketan 6. amaituta, denboraldiari agur esan dio Eibar Rugby Taldeak

Txapelketak izan dituen bi jardunaldietan seigarren izan dira eibartarrak
Espainiako GPS Txapelketan 6. amaituta, denboraldiari agur esan dio Eibar Rugby Taldeak
Argazkia: Paulo Couto
2026/07/01 13:13
Ekhi Belar Errasti

Amaitu da denboraldia Eibar Rugby Taldearentzat. “Lan, ikaskuntza eta une ahaztezinez betetako denboraldia” izan da, euren berbetan, eta titulu bat lortu dute tartean, Zilarrezko Erreginaren Kopa.

Eibartarrak lehiatu diren azken torneoa Espainiako GPS Txapelketa izan da, errugbi zazpian (seven), eta txapelketak izan dituen bi jardunaldietan seigarren izan ondoren, postu horretan amaitu dute. Garaikurra Olímpico de Pozuelok eraman du eta Turia izan da bigarren.

Aurten oinarri sendoak ezarri ondoren, gogotsu eta indarberrituta itzuliko dira datorren denboraldian errugbilari gorri-urdinak, helburu handiagoak lortzeko asmoz.