Espainiako herritartasuna lortzeko prozedura azalduko dute gaur Portalean
2019/12/05
08:56
eta kitto!
Udaleko Aniztasun Kulturala atalaren eskutik hiru hitzaldi egingo dira abenduan. Lehena,"Procedimiento para conseguir la nacionalidad española” izenburukoa gaur izango da, 19:00etan, Portaleko ikastaro gelan. Abenduaren 14an, berriz, “Derechos en las relaciones laborales del trabajo domestico” izenburuko hitzaldia emango dute, 11:00etan Andretxean. Eta abenduaren 19an, 19:00etatik aurrera, “La normativa de extranjeria” hitzaldia emango dute Portalean, ikastaro gelan.