Espainiako Kopa Ipurua gimnasia klubeko senior taldearentzat

Espainiako Kopa Ipurua gimnasia klubeko senior taldearentzat
2021/07/01 08:43
eta kitto!

Sara Aranguren, Nahia Arguiz, Arrate Baroja, June Heredero eta Indira del Pinok osatutako boskoteak urrezko domina eskuratu zuten Valladoliden jokatutako Espainiako Kopa txapelketan, 19’250 punturekin Espainiako gimnasia federazioak antolatutako torneo horretako puntuazio altuenarekin. Txapela lortu duten ariketan 10 mazo erabili zituzten erritmo biziko bi minutu eta erdian, une oro jaurtiketak eginez eta elkarren artean aparailuak eskuz aldatuz. Seniorrek irabazitako Kopaz gain, oinarrizko bakarkako lehiaketan ere parte hartu du Eibarko klubak, jubenil eta kadete mailetako sei gimnastekin.


Bestalde, Ipuruak udako ikastaro bereziari ekingo dio uztailaren 6an. Izen-emate epea zabalik dago, bai udarako bai datorren ikasturterako (interesatuek gimnasiaipurua@hotmail.com helbidean jaso dezakete informazioa). Eta Ipuruako senior mailako I eta P taldeek uztailaren 18an izango dute hurrengo erronka, horko horretan Valentzian jokatuko den Espainiako taldekako Koparen bigarren fasean. Eibarko talde biak dira Euskadiko ordezkaritza daramatenak txapelketa horretan.


Lorpen handia, beraz, Tania Nagornaiak, Miriam Merinok eta Natasha Urmakaevak prestatzen dituzten gimnastentzat; eurekin izan aurreko denboraldian da senior taldeko partaide izandako Maddi Teran ere, oraingoan boskoteari laguntzen taldekideen hutsuneak betez ordezko gisa.