Espainiako Kopako Valenciaga Memoriala jokoan izango da domekan

Lasterketak 163 kilometro izango ditu eta txirrindulariek sei mendate zeharkatu beharko dituzte
Espainiako Kopako Valenciaga Memoriala jokoan izango da domekan
2024/05/03 12:23
eta kitto!

Txirrindularitza afizionatuaren mailako estatuko lasterketa garrantzitsuenak 26 talde eta 182 txirrindulari hartuko ditu domeka goizean gurean. Azitaindik abiatu eta Toribio Etxebarria kalean amaituko den 163 kilometroko proban profesionaletara jauzia egiteko asmoa izango dute garaipenaren bila borrokan jardungo dutenek. Elite eta 23 urtetik azpiko mailako lasterketa horretan Espainiako Kopan parte hartzen duten 21 taldeak izango dira, gonbidatutako beste bostekin batera, tartean gure herriko Klub Deportiboko ordezkaria.

Lasterketak sei mendate izango ditu: 3. mailako Itziar, Meagas, Areitio eta San Miguel, 2. mailako Elgeta eta 1. mailako Ixua. Exigentzia horri hobeto erantzuten diona izango da lehenengoa T. Etxebarriako helmugako marra zapaltzen”. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00ak arte ikuskizun bikainarekin gozatzeko aukera izango dugunaren itxaropena inork ez digu kenduko.