Espazio itxietan COVID-19aren aurka egiteko prebentzio eta kontrol neurriak sustatuko ditu Udalak
2021/07/16
09:55
eta kitto!
Eibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak Udalbatza osatzen duten lau alderdi politikoek (PSE-EE, EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos) sinatutako mozioa onartu du espazio itxietan, publiko zein pribatuetan, aireztapena sustatzeko prebentzio neurriak hartzeko, COVID-19aren aurka egiteko asmoz.
Mozioak aireztapena sustatzea proposatzen du, eta gidaliburu eta gomendioen bidez zenbait neurri sustatu eta bultzatuko ditu gune itxietan; adibidez, garraio publikoan, ikastetxeetako jantokietan, saltokietan, ostalaritzako establezimenduetan, kultur guneetan edo lantokietan.