Esperientzia Eskolakoek zakarrontziak apaindu dituzte, jendea erabiltzera animatzeko asmoz
2017/06/14
20:21
eta kitto!
Batek baino gehiagok sorpresa ederra hartuko zuen egunotan, herriko kaleetan dauden zakarrontzietako batzuk guztiz itxuraberrituta, kolore bizi-biziak dituzten animaliak bihurtuta aurkitu dituenean. Arduradunak, baina, maiatzaren 26an ikasturtea agurtu zuten Debabarreneko Esperientzia Eskolako XIII. Ediziokoak dira. Izan ere, kurtso honetan 21 ikasle aritu dira eta euren eskutik proiektu berri bi abiatu dira: “Jantzitako zakarrontziak” izenekoa eta “Soraluzen luzatu” eta, ikasturte amaierako lehen proiektu horren barruan, aste honetan Untzaga, Toribio Etxebarria eta inguruko kaleetan dauden sei zakarrontzi “jantzi” dituzte, “erakargarriagoak bihurtzeko eta, horrela, herritarrak zakarrontziak erabiltzera animatzeko”.
![papelerak-apainduta07.jpg papelerak apainduta07](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/papelerak-apainduta07.jpg/@@images/image-0-e5980ff4ab3eef1caeb6f5303aad5091.jpeg)
![papelerak-apainduta00.jpg papelerak apainduta00](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/papelerak-apainduta00.jpg/@@images/image-0-d2631e9e1d3252427fd14dd5711df4a2.jpeg)
![papelerak-apainduta02.jpg papelerak apainduta02](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/papelerak-apainduta02.jpg/@@images/image-0-5ba98a6b445fe09ae9d526d8c4b2f001.jpeg)
![papelerak-apainduta03.jpg papelerak apainduta03](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/papelerak-apainduta03.jpg/@@images/image-0-ed1d248ba378f9264232ec18098cbe50.jpeg)
![papelerak-apainduta04.jpg papelerak apainduta04](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/papelerak-apainduta04.jpg/@@images/image-0-deefe8504c97917a874112d9627cfac1.jpeg)
![papelerak-apainduta06.jpg papelerak apainduta06](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/papelerak-apainduta06.jpg/@@images/image-0-b3246b2644645b488b0568aca937cd88.jpeg)
![papelerak-apainduta07.jpg papelerak apainduta07](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/papelerak-apainduta07.jpg/@@images/image-0-e5980ff4ab3eef1caeb6f5303aad5091.jpeg)