Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik

Dirulaguntzak herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira.
Establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik
2025/07/14 13:00
eta kitto!

Lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza eskaera egiteko epea zabalik egongo da azaroaren 14ra arte. Diruz lagunduko den gastua 2024ko azaroaren 16tik 2025eko azaroaren 14ra bitartean egindakoa izan behar da.Dirulaguntza honen bitartez Eibarko hizkuntza paisaian euskararen presentzia handitu nahi da.

Dirulaguntzak herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira.

Dirulaguntzak 3 kontzeptu ezberdinetarako eska daitezke:

·         Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko.

·         Lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko.

·         Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko.

Dirulaguntza eskaerak elektronikoki egin daitezke udal webgunetik: www.eibar.eus. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela...) edukitzea beharrezkoa da.

Informazio osoa HEMEN