Estaziño kaleko lagun koadrilak gaur hasi ditu sanjuanak, txapligu eta guzti

Estaziño kaleko lagun koadrilak gaur hasi ditu sanjuanak, txapligu eta guzti
2023/06/22 16:34
eta kitto!
Urteroko martxan, Estaziño kaleko koadrilakoek gaur eguerdian bota dute San Juan jaietako beraien txupinazoa, bazkaltzera joan aurretik. Azken urteotan egiten duten moduan, gaur ere Ibarkurutzeko iturriaren inguruan elkartu dira, jaietako zapi eta guzti, eta pare bat txapligu botata, hasi dira sanjuanak ospatzen. Horrela, aurten ere, txupinazo “ofizialari” aurrea hartu diote Estaziño kalekoek.

[video width="1280" height="720" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2023/06/VID20230622141438.mp4"][/video]