Pintura-tailerra eskainiko du Esteban Orozek ostegunean Ipuruako Merkatu plazan

Pintura-tailerra eskainiko du Esteban Orozek ostegunean Ipuruako Merkatu plazan
2024/01/23 eta kitto!
Eguenean, hilak 25, Esteban Oroz margolari eibartarrak pintura-erakustaldia eskainiko du Ipuruako Merkatu Plazan. Ekitaldia 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. Antolatzaileek esan dutenez, bakoitzak bere materiala eraman beharko du. Informazio gehiago 614 13 11 74 Whatsappean