Estetika Azoka hartuko du Untzagako karpak asteburuan

Estetika Azoka hartuko du Untzagako karpak asteburuan
2015/02/06 00:00
eta kitto!

Zapatuan eta domekan gure herrian estetika arloan dagoen eskaintza zabala bertatk bertara ezagutzeko aukera izango da, Untzagan, karpa barruan zabalduko duten Estetika Azokari esker. Besteak beste, belar-dendak, ile-apaindegiak, estetikako produktuen dendak, lurrindegiak, drogeriak, farmaziak eta parafarmaziak egongo direla aurreratu du azoka antolatzeaz arduratzen den udalak. Bihar egun osoan, 10.30etatik 20.00etara egongo da martxan eta domekan, berriz, bakarrik goizez zabalduko dute, 10.30etatik 14.00etara. Egunotako hotzari aurre egiteko, bestalde, udalak bero-sorgailuak ipiniko ditu karpa barruan eta, gaur bertan azaldu dutenez, azokan txokolate beroa banatuko dute.