Estreinako lau filmek osatuko dute asteburu honetako karteldegia Coliseoan
2022/03/11
14:00
eta kitto!
Oraingoan ere Antzokiak beste arlo batzuetako funtzioei eskainiko diete tartea eta aipatutako lau pelikulek 1 eta 2 Aretoetan aurkituko dituzte euren programaziorako gunea. 1 Aretoan Sonia Liza Kentermanen “El sastre” eta Emmanuel Coucot-en “El triunfo” proiektatuko dira. 2 Aretoak, bestalde, asteburuko beste bi pelikulei emango diete aukera: Marc Reeves-en “The Batman” izango da horietako bat eta “Uncharted”, Robert Fleischer sortutako kreazioa, bestea. Karteldegi bikaina, beraz, asteburu honetakoa.