...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskaltzaleon Martxan parte hartzera deitu ditu eibartarrak

...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskaltzaleon Martxan parte hartzera deitu ditu eibartarrak
2026/06/12 13:34
eta kitto!

...eta kitto! Euskara Elkarteak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13rako, zapatua, Iruñean antolatu duen Euskaltzaleon Martxarekin. Mobilizazioaren helburua euskararen biziberritzearen aldeko aldarria egitea da.

Manifestazioa 17:00etan hasiko da, hiru zutabetan banatuta, eta Gazteluko plazan elkartu ondoren amaituko da ekitaldi politiko batekin. Antolatzaileen arabera, euskararen aldeko indarrak biltzea eta hizkuntza-politika eraginkorragoak aldarrikatzea dira mobilizazioaren helburu nagusiak.

Martxara joateko autobusak antolatu dituzte Debabarreneko hainbat herritan, tartean Eibarren. Autobusa 15:00etan irtengo da Azitainetik, Gure Kaiola paretik. Bidaiak 15 euroko prezioa izango du, eta ordainketa autobusean bertan egin beharko da.

...eta kitto! Euskara Elkarteak herritarrak mobilizazioan parte hartzera animatu ditu eta deia egin die eibartarrei Iruñera gerturatzeko.