...eta kitto! Euskara Elkarteak greba egingo du bihar, gutxieneko soldata propioaren alde
Greba deialdiak eragina izango du elkarteko jardueretan eta informazio zerbitzuetan
2026/03/16
15:10
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteko langileek greba egingo dute bihar, martxoak 17, soldatapeko gutxieneko araudiaren alde eta greba orokorra babesteko deialdiaren barruan. Hori dela eta, elkarteko jarduera eta zerbitzuetan aldaketak izango dira egun horretan.
ELA eta LAB sindikatuek bultzatu dute protesta, eta ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuak ere batu dira. Helburua argia da: Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak gutxieneko soldata propioa izatea, eta 1.500 eurokoa izatea.
Greba deialdiaren ondorioz, bihar soilik grebaren jarraipena egingo duten langileek egingo dute lana, eta elkartea itxita egongo da. Grebaren berri eta mobilizazioen jarraipen zuzena webgunean eta sare sozialetan jasoko da egunean bertan.