…eta kitto! Euskara Elkartearen otarra 1.626 zenbakiarentzat

…eta kitto! Euskara Elkartearen otarra 1.626 zenbakiarentzat
2012/12/19 00:00
eta kitto!

Gaur goizean (eguaztena, hilak 19) zozketatu da …eta kitto! Euskara Elkartearen Gabonetako otarra. Zozketarako zenbakiak Euskara Elkartearen loteriaren txarteletan kolore gorrian ageri direnak dira eta irabazlea Jose Luis Gorostegik banatutako 1.626 zenbakia izan da. Irabazleak gaurtik bertatik hasita 15 eguneko epea izango du …eta kitto!-ra zuzenean etorrita (Urkizu, 11 solairuartea) edo telefonoz deituta (943200918) saria jasotzeko. Epea amaituta agertuko ez balitz, ordezkoak eramango luke saria (Isasi okindegian saldutako 175 zenbakiak).