…eta kitto!-k bat egin du Bilbon egingo den manifestazioarekin

…eta kitto!-k bat egin du Bilbon egingo den manifestazioarekin
2023/10/24 11:00
eta kitto!
Azken hilabeteotan epaitegietatik euskararen aurka ateratako ebazpenen aurrean protesta egiteko manifestazioa deitu du Kontseiluak azaroaren 4rako Bilbon. Hori dela-eta, …eta kitto! Euskara Elkarteak, deialdiarekin bat egitearekin batera, dei egin die eibartarrei, “euskara jasaten ari den erasoak salatzeko eta herritarron hizkuntza eskubideak defendatzeko Bilboko manifestazioan parte har dezaten”.

AZAROAK4_SAREAK_KARRATUA IMG_0900