…eta kitto!-ren batzar nagusia gaur arratsaldean
2012/03/22
00:00
eta kitto!
Gaur (eguena) egingo du ez-ohiko batzarra …eta kitto! Euskara Elkarteak bere egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean). Batzarrean legeak eskatzen dituenak betetzeko elkartearen estatutuetan egin beharreko moldaketa aurkeztuko dute. Bilera 19.00etan hasiko da lehenengo deialdian eta, ordu horretarako bazkideen erdia agertzen ez bada, 19.30etan bigarren deialdian hasiko da. Estatutuetako moldaketa aurkeztu eta jarraian, Urteko Batzar Nagusia egingo da, honako gai-zerrendari jarraituta: 2011ko gestio-balantzea, 2012rako egitasmo eta aurrekontuak, galdera-erantzunak eta iradokizunak, zuzendaritza berriaren hautaketa eta funtzionamendua eta, amaitzeko, piskolabisa eskainiko zaie agerturako guztiei.