…eta kitto!-ren urteko batzarra gaur arratsaldean

…eta kitto!-ren urteko batzarra gaur arratsaldean
2014/03/20 00:00
eta kitto!

Urteko batzar nagusia deitu du gaurko (martxuaren 20rako, eguenerako) …eta kitto! Euskara Elkarteak. Batzarra elkartearen egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean) egingo da, 19.00etan lehenengo deialdian eta, ordu horretarako bazkideen erdia baino gutxiago agertzen bada, bilera ordu erdi geroago, 19.30etan hasiko da, bertaratzen diren bazkide kopurua edozein dela ere. Batzarrerako gai zerrenda honakoek osatzen dute: 2013ko gestio-balantzea; 2014rako egitasmoak, bazkide kuotak eta aurrekontuak; galdera-erantzunak eta iradokizunak; zuzendaritza berriaren hautaketa eta funtzionamendua; eta piskolabisa.