Etengabe ari da igotzen koronabirusa dutenen kopurua Eibarren, azken orduetan beste 10 kasu berri daude
2020/04/04
11:24
eta kitto!
Etengabe ari da igotzen Eibarren koronabirusarekin kutsatutako lagunen kopurua, Aurreko egunean bezala, azken orduetan beste 10 positibo atzeman dituzte, Eibarren, beraz, guztira 74 dira kutsatutakoak. Elgoibarren kasu berri bat erregistratu dute, eta beste herrietan berean jarraitzen du gaixoen kopuruak. Debabarrenean guztia 147 dira Covid-19a duten herritarrak. Egunero bezala, Osasun Sailak gaur eguerdian eman ditu koronabirusaren gaineko datu zehatzak herriz herri. Atzoko (apirilak 3) 20:00ak arte kontatutako kasuak dira, denera. Kontuan hartu behar da datu horiek orain arte eman diren koronabirus datu konfirmatuen metaketa dela, litekeena da horietako batzuek jada senda-agiria jaso izana.
Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako datuak:
Eibar 74
Elgoibar 28
Ermua 24
Deba 9
Mendaro 2
Mutriku 6
Mallabia 0
Soraluze 4
Eibarko Ospitalean Covid-19 birusagatik ingresatutakoen kopurua 51 pertonakoa da, eta Mendaroko Ospitalean 25 gaixo daude.
Azken txostenaren arabera (gaur eguerdian kaleratu dena), hauek dira herrietako datuak:
Eibar 74
Elgoibar 28
Ermua 24
Deba 9
Mendaro 2
Mutriku 6
Mallabia 0
Soraluze 4
Eibarko Ospitalean Covid-19 birusagatik ingresatutakoen kopurua 51 pertonakoa da, eta Mendaroko Ospitalean 25 gaixo daude.