Etxarri-Aranatzetik Legutiora joango da Itzuliaren laugarren etapa

Atzoko etapan erori arren, Roglicek jarraitzen du lidergoan
Etxarri-Aranatzetik Legutiora joango da Itzuliaren laugarren etapa
2024/04/04 12:11
eta kitto!

Oraingoan Nafarroan hasi eta Araban amaituko da Itzulia Basque Countryaren laugarren etapa. 157 kilometroko ibilbidean lau mendate gaindituko dituzte txirrindulariek: 2. mailako Opakua, eta 3. mailako Olaeta, Untzilla eta Leintz Gatzaga. Hiru igoera daude zirkuituaren azken zatian eta, laburrak izanda ere, gogortasun nahikoa dute tropela apurtzeko lain izan daitezkeenak.

Atzo Altsasun amaitu zen hirugarren etapan, bestalde, Quinten Hermans nagusitu zen esprintean, eta sailkapen orokorrean bere horretan diraute faboritoen arteko aldeek, nahiz eta Roglic liderrak erorketa izan etapan.