"Etxe bat norberarena" liburuarekin izan da Eibarren Yolanda Arrieta
"Idazlearekin Harixa Emoten" saiora ekarri du liburua
2025/02/12
13:27
eta kitto!
Etxebarrian jaio baina Usurbilen bizi den idazleak iaz argitaratutako "entsegu poetikoa" ekarri du aste honetan euskarazko irakurle-taldera. Ainhoa Aldazabal adituaren eskutik liburuari mamia atera zioten eta, solasaldi atseginean, batzuen zein besteen iritziak entzun ziren. Martxoko saiora Lide Hernando idazlea etorriko da "Izotz ura" liburuarekin.