Etxeberriaren diseinu berriak MBFWMadrid pasarelan

Etxeberriaren diseinu berriak MBFWMadrid pasarelan
2016/02/20 23:52
eta kitto!
Eguenean abiatu zen Mercedes-Benz Fashion Week Madrid (MBFWMadrid) delakoaren barruan, Roberto Lopez Etxeberria diseinatzaileak 2016-2017 Udazken/Negurako bere proposamenak erakutsiko ditu pasarela gainean, domekan 15:30ean hasiko den desfilean. Asteburu honetan erakutsiko duen kolekzioak Salvador Dalik 1926an margotu zuen koadroari zor dio izena: "La miel es más dulce que la sangre".
MBFWMadrid pasarela ondo ezagutzen du eibartarrak: lau alditan diseinatzaile hasiberrientzat antolatutako atalaren barruan bere lanak erakutsi eta gero, bere diseinuek oso harrera ona izan zuten hasieratik eta, horri esker, azkar eman zuen pasarela ofizialera saltoa: 2013ko otsailean hartu zuen parte lehen aldiz atal ofizialean, moda munduan oso ezagunak diren diseinatzaileekin batera. Okasio berezi hartarako bakarrik berokiekin osatutako "Paris, Berlin, Mosku" kolekzioa aukeratu zuen eta, hain zuzen ere, kolekzio horretako jantziak aukeratu dituzte "Los Juegos Del Hambre" sagako pelikula berrienerako, horrela Etxeberriaren diseinuak pasarelan ez ezik zinean ere erakusteko bidea zabalduta.


imageimageimageimage