Etxeberriaren modeloak euskal musikaren erritmora MBFWMadrid-en
2013/09/16
00:00
eta kitto!
Roberto Lopez Etxeberria diseinatzaile eibartarrak atzo (domeka, hilak 15) aurkeztu zuen Mercedes-Benz Fashion Fashion Week Madrid (MBFWMadrid) delakoan bere bilduma berria: Gernika. Pasarela gainean erakutsi zituen andrazko zein gizonezkoentzat diseinatutakoek oso harrera ona izan zuten. Desfilea ikusi zutenentzat bereziki deigarria izan zen horiek aurkezteko erabilitako musika: Maialen Lujanbiok txapela jantzi zuenean bota zuen bertsoa, txistua, Mikel Laboaren Baga biga higa abestia, horiek beste musika batzuekin nahastu eta erritmo horri jarraitu zioten modeloek pasarelan eta, amaietzeko, Agur Jaunak ipinita agurtu zuen desfilea Etxeberriak.