Etxeberriaren taldea hasi da prestatzen Vila-realen astelehenean jokatu beharreko partidua

Etxeberriaren taldea hasi da prestatzen Vila-realen astelehenean jokatu beharreko partidua
2023/11/29 11:43
eta kitto!
Datorren astelehenean 2. Mailako jardunaldia itxiko duen partidua jokatuko du SD Eibarrek Vila-realen, 21:00etan hasita, bertako bigarren taldea aurkari duela. Neurketa horretarako prestaketa-lanak atzo hasi zituzten Joseba Etxeberriaren mutilek, eta gaur eta bihar beste saio batzuk izango dituzte Atxabalpen, goizeko 11:00etan hasita. Barixakuan atsedena hartuko dute, zapatuan eta domekan berriro lanera bueltatzeko, bi kasu horietan ere 11:00etatik aurrera, baina azkena ateak itxita egingo dute.