Etxegabeentzat arropa bilduko dute gaurtik eguenera bitartean Eibarko Neguko Dispositiboan

Etxegabeentzat arropa bilduko dute gaurtik eguenera bitartean Eibarko Neguko Dispositiboan
2023/12/18 09:19
eta kitto!
Etxe barik, kaleak bizi direnentzat emateko arropak bilduko dituzte gaurtik eguenera bitartean, Eibarko Neguko Dispositiboan,eta herritarrei dei egin nahi diete, erabiltzen ez dituzten arropak aterpetxera eramateko. Gaurtik hasita lau egunetan, abenduaren 21era arte jasoko dituzte, 09:00etatik 13:00era, Neguko Dispositiboan (Iparragirre, 2), Karmeliten elizaren eskumako aldean (sarrera garajeko atetik da). Arropa “egoera duinean” egotea eskatu dute, eta aldez aurretik eskertu nahi dute jendearen prestutasuna.