Etxegabetasunarekin amaitzeko END plataformak asanblada irekia egingo du gaur Arrate Kultur Elkartean
Etxegabetasunaren arazoari konponbidea emateko bokazioa duen END plataformak asanblada irekia deitu du gaur arratsalderako. Herritar guztiei zabalik egingo den bilera Arrate Kultur Elkartean izango da, 18:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera. Azpimarratu dutenez, “gonbidapen honek ez zaitu ezertan konprometitzen, zuk ere parte har dezakezun Batzarrean parte hartu besterik ez duzu egin beharko, eta bertan elkartearen estatutu berriak eta Zuzendaritza Batzordea bozkatuko ditugu. Ez kezkatu, oso erraza da eta ongi etorria izango zara. Argi eta garbi azalduko dizugu dena batzarrean bertan. Kalean lo egitera behartuta dauden pertsonen egoerak min ematen badizu, eta errealitate hori aldatzeko zure ekarpena egin nahi baduzu, hurbil zaitez. Ez zara damutuko”.