Etxeko 15 igerilarik hartu zuten parte Ipuruan jokatutako benjamin ligako jardunaldian

Eibar Igerixan taldeko harrobia bizi-bizirik dagoela erakutsi zuten
Etxeko 15 igerilarik hartu zuten parte Ipuruan jokatutako benjamin ligako jardunaldian
2025/04/08 12:21
eta kitto!

Aurreko zapatuan Ipuruako igerilekuan jokatutako benjamin mailako Ligaren bosgarren jardunaldian, Eibar Igerixaneko bederatzi neska eta sei mutil izan ziren parte hartzen. 2014tik 2016ra artean jaiotako guzti horiek 100 estiloko proba egin zuten, Alazne Avellaneda eta Paule Martin nagusienek 200ekoa ere eginez. 6x25 metroko estiloko proban, gainera, Ariane Valenciaga, Aiora Vega, Hodei Trifol, Luka Martin, Julen Arrillaga eta Noa Amestik osatutako taldeak hirugarren postua eskuratu zuen.

Bezperan, bestalde, alebin mailako Ligaren seigarren jardunaldia jokatu zen Azkoitiko Zubiaurre kiroldegian. Bost mutil izan ziren bertan Eibar Igerixan taldea ordezkatzen, 2012an jaiotako Edorta Oneka eta 2013an jaiotako laukotea. Guztiek 100 eta 200 metrotako estilo modalitatean jardun zuten, aipatutako Onekak seigarren postua eskuratuz proba bietan.