Etxera Egunean txosnagunean egingo den bazkarirako txartelak salgai daude
Biziminak prestatuko duen bazkarirako txartelak 15 euro balio du, 12 euro langabetuentzat.
2024/06/14
12:22
eta kitto!
Aurtengo sanjuanetan ere preso, iheslari, senide (Sare, Etxerat) eta preso ohiei (Harrera) elkartasuna adierazteko bazkaria egingo da. Ekainaren 22an (zapatua) izango da bazkaria, Bizimina elkartearen eskutik, txosnagunean, eta joan nahi duenarentzat tiketak salgai ipini dituzte, ohiko tokietan (15 eurotan, 12 eurotan langabetuentzat).