Etxerat-en zozketako zenbaki saritua 2062 izan da

Etxerat-en zozketako zenbaki saritua 2062 izan da
2023/06/26 11:56
eta kitto!
Atzo egin zuten Isunen aurrean, elkartasuna rifen zozketa, txosnagunean, eta zenbaki saritua 2062 izan da. Irabazleak 15 eguneko epea dauka saria jasotzeko (bi lagunentzat afaria Casino jatetxean).

Zenbaki irabazlearekin batera, Etxeratek ohar hau helarazi digu: “Duela urtebete, ostegunetan presoen alde egiten den elkarretaratzean bere burua kazetaritzat aurkezten duen eskuindar espainiar bat bertaratu zitzaigun, probokatzera eta probokazioaren ondorioak grabatzeko asmoz. Zorionez, ez ginen bere jokoan sartu eta alde egin behar izan zuen. Ondoren, Ertzaintza iritsi zen eta gutariko bati oldartu zitzaion, honek euskaraz hitz egiteko eskatu zionean. Euskaraz berba egin nahi izatearen ondorioak: atxiloketa, gaua komisaldegian pasatzea eta ia 5.000 €ko isuna. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, bidegabekeria horren aurrean, isuna ordaintzen lagundu duzuen guztioi”.