Etzi Altuna-Artola kaiolaren barruko txapelketakoa Astelenan
Larrazabal eta Murua ere lau eta erdian arituko dira
2024/10/18
12:23
eta kitto!
Domekan pilota profesionalen denboraldia hasiko da Katedralean, lau eta erdiaren barruko txapelketako bi norgehiagoka tartean direla. Kaiolaren barruko buruz-buruko 1. mailako txapelketakoa izango da jaialdiko partidu nagusia, bigarren tokian jokatuko dena. Bertan Baiko enpresako Iñaki Artolak eta Aspeko Jokin Altuna gaur egungo txapeldunak neurtuko dituzte indarrak. Aurretik, jaialdiarekin hasteko, lau eta erdiaren barrukoa ere, baina promozio mailako txapelketakoa, jokatuko da, Larrazabal eta Muruaren artekoa. Jaialdiarekin amaitzeko honako bikoteen artekoa antolatu dute: Salaberria-Erostarbe vs De la Fuente-Gabirondo.